Ødei: “Iparraldea “r” exotiko bat baino askoz gehiago da”

0 Views· 11/09/22
Lore Hostoak
Lore Hostoak
0 Subscribers
0

Odei Barroso Barakaldon jaio zen 1988an, baina Urruña bere bizileku eta etxe bilakatu du urteen poderioz. Errimen munduan guztiz murgilduta, bertsolaritza eta raparen artean buru-belarri jardun da, lehenik 2zio taldearekin euskarazko hip hopa jorratuz, eta honen ondotik bakarkako bere proiektuan trap eta drill soinu-estetika besarkatuz. "Errimatzea zentzua gordez, hori niretzat ezinbestekoa da" esan digu raperoak Lore Hostoak podcastaren atal honetan. "Terapia" izena du lehen bakar-lanak eta atal honetan, diskoa zabalduta hostokatu du Ekain Perezek. Playlista:   Ødei – Jaso Eman (Terapia // 2022)   Lumi – Haritza (Lumi // 2015)   Habia – Olerkia (Animalia Naiz Eta // 2021)   Anari - Aingura Hegodunak (Zebra // 2005)   Selektah Kolektiboa - UPN West (Selektah Kolektiboa // 2000)   Ødei – Periferiak (Terapia // 2022)   Ødei – Bakarrizketan (Terapia // 2022)   Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)   Parasma - Ez ditut gustuko (Ekaitzik Gabeko Bakerik // 2001)   Maddi Oihenart - Lo Hadi Aingüria   Diabolo Kiwi: Beroketa Funklimatikoa (Uhin Galduak // 2021)   Ødei – Terapia (Terapia // 2022)

Show more

 0 Comments sort   Sort By


Up next